Zerbitzuak

BUFFET GOSARIA

“Ez da gosaltzea… eguna ederki hastea baizik” (Egile ezezaguna)

Gosaria logelaren prezioaren barruan dago eta 08:00etik 10:00etara zerbitzatzen da.

Aukera hauek dituzu:

  • Kafea edo infusioa eta esnea
  • Zuku naturala
  • Ura
  • Artisau-eran egindako marmelada
  • Ogi txigortuak, opilak edo bizkotxoak
  • Zerealak
  • Puska lehorrak eta gazta
  • Gurina edo oliba-olioa
  • Fruta freskoa

Eguraldia ona bada, gosaria terrazan zerbitzatzeko aukera dago.

Glutenarekiko jasanezintasunik edo elikaduragatiko alergiarik baduzu, mesedez, jakinaraz iezaguzu iristean. Ahaleginak egingo ditugu gosari gozoa izan dezazun!

Landetxean ostatu hartu ez duen norbait gosaltzera gonbidatu nahi baduzu, gosariaren prezioa 8,00 eurokoa da pertsona bakoitzeko. Poz-pozik egongo gara lagunak edo senideak gonbidatzen badituzu!

ARTISAU TXOKOLATEAK

Jaungoikoak hegoak eman zizkien aingeruei eta txokolatea, gizakiei. Egile ezezaguna

Derioko Santa Klara monasterioko serorek egiten dituzten artisau-produktuak, kalitate bikainekoak, erosteko aukera ematen dizugu.

  • Zapore desberdinetako trufak
  • Bonboiak
  • Txokolatez estalitako laranjazko makilatxoak
  • Askotariko haitzak
  • Oparitzeko saskiak
  • Artisau-eran egindako marmeladak

Hainbat edukiera eta formatutako estutxeetan, oparitzeko edo lagunartean gozatzeko. Galde iezaguzu!

JANARIAK ETA EDARIAK

“Oturuntzen gozamena ez da jaki ahogozagarrien oparotasunagatik kontuan hartu behar, lagunen eta horien solasaldiagatik baino.” (Marco Tulio Cicerón)

Otu zaigu, seguruenik, edariren bat edan edo zerbait hartu nahi izango duzula, landetxean edo terrazan zaudela.

Galde iezaguzu! Janaurreko xumeak eta ohiko edariak edo Uribe Kosta eskualdeko artisauek egindakoak dituzu aukeran.
Zerbitzu hori ez dago logelaren prezioaren barruan eta kontsumitzean ordainduko da.

Nahi baduzu, eskualdeko jatetxeak aholkatuko dizkizugu. Ederki tratatuko zaituzte gure landetxean ostatu hartu duzula esaten badiezu.