Txorierriko San Migel Landetxea Instalazioak

Txorierriko San Migel Landetxea (osoa)

Gure landetxea euskal baserri tipiko batean dago kokatuta. Baserri hori XVII. mendean eraiki zen eta natura-ingurune eder batean dago.

Etxea osorik zein gelaka alokatzen dugu eta 14 lagunentzat du tokia. (legezko gaia)

Beheko solairuan “Aliota” eta “Urubia” logelak, sukaldea, sukalondoa eta kristalez itxitako egongela daude, eta hortik terrazara eta lorategira irten daiteke. Halaber, San Isidro aretoaren inguruarekin lotzen da. Areto hori bereiz aloka daiteke enpresa edo MICE ekitaldiak antolatzeko, eta 40 lagunentzako (eserita) edukiera du, baita lorategi bereizia ere. Erabilera anitzeko gela horretan edozein ekitaldi antola daiteke.

“Aliota” logela – 140 cm-ko ohe oso handia du, baita bainugela pribatua eta kanpora ematen duen leiho bat ere. Lagun batentzako edukiera.

“Urubia” logela – 90 cm-ko banako ohe bi dauzka eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokitu da gela. Leihoa baserriaren sarrerako lorategira ematen du. Bainugela pribatu egokitua kanpoan dago, logelatik oso gertu.

Kristalez itxitako egongelatik lorategia eta terraza daude ikusgai, eta ilunsenti zoragarriak ikusten dira handik. Eguna jarduerak egiten eman ondoren, elkartzeko, solasean aritzeko, jokatzeko edo telebista ikusteko egokitu da. Aire girotua ere badauka, tenperatura moldatzeko.

Eguraldi oneko denboraldian, terrazan lorategiko altzariak eta eguzki-oihala jartzen dira.

Sukaldea eta sukaldondoa guztiz hornituta daude: etxetresna elektrikoak, ontziteria eta beharrezko guztia, janaria prestatzen ari garenean goza dezagun.

Goiko solairuan, eskailera igo ostean, telebistadun egongela erosoa dago, eta hortik 4 logelatara eta horietako biren bainugela partekatura iristen da. Haurrentzako jolastokia paradisua da umeentzat! Balkoitik natura-ingurune zoragarriaren bista ederrak daude.

“Txoloma” logela – 90 cm-ko banako ohe bi eta ohe gehigarri bat dauzka. 3 lagunentzako edukiera eta bainugela pribatua. Bistak atzeko lorategira.

“Enara” logela – 90 cm-ko banako ohe bi eta ohe gehigarri bat dauzka. 3 lagunentzako edukiera eta bainugela pribatua. Bistak baserriaren sarrerako lorategira.

“Kukua” logela – 90 cm-ko banako ohe bi eta ohe-sofa bat dauzka. Kanpoko bainugela “Gabai” logelako ostalariekin partekatzen da. Bistak lorategira.

“Gabai” logela – 90 cm-ko banako ohe bi eta “Kukua” logelako ostalariekin partekatzen den bainugela. Bistak baserriaren sarrerako lorategira.

Instalazioak berokuntzaz, Wi-Fi konexioaz, segurtasun-neurriez, izarez eta eskuoihalez hornituta daude. Bainugela guztiek dutxa, ile-lehorgailua, bainurako gela eta xanpua dituzte.

Galde iezaguzu toki librerik dagoen eta prezioa, inolako konpromisorik gabe!

Behar berezirik al duzu? Ez ahaztu hori guri adierazten eta konponbideren bat aurkitzen saiatuko gara.

“TXOLOMA” logela

“Usoak bezain leun, pentsamenduak etxerako bidean hegaka doaz” (Malcom Lowry)

Gela hori goiko solairuan dago. 90 cm-ko banako ohe bi eta 90 cm-ko ohe gehigarri bat dauzka. Bainugela pribatua, dutxaduna.

Txapitula-erako sabaiak -jatorrizko zurezko habeak agerian dituenak-, argitasunak eta zuriz lakatutako altzariek oso giro atsegina sortzen dute. Zure atsedenak lehentasuna du guretzat; hortaz, viscolatexezko koltxoiak oso erosoak dira.

Aulkiak, armairua, komoda eta ohe-mahaia ere badauzka.

“URUBIA” logela (mugikortasun urriko pertsonentzat)

“Txoriak kanaberadien arteko turutak dira, Jaungoikoaren eguzkiari, ateratzen denean, egun on esaten diotenak” (Cecilia Bohl de Faber)

“Gabai” logela beheko solairuan dago. 90 cm-ko banako ohe bi dauzka. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitu da logela, indarrean dauden arauen arabera. Bainugela egokitua -dutxan heldulekuak ere baditu- kanpoan dago, logelatik oso gertu.

Landetxeko sarreratik sar daiteke zuzenean, inolako trabarik gabe edo eskailera-maila igo beharrik gabe.

Logelako sabaia zuriz margotuta dago eta jatorrizko habeak, zurezkoak, agerian daude. Baserriko sarrerako lorategia ikusten da leihotik. Oso gela argitsua. Oheburukoen zura zaharberritu egin da eta horrek landa-izaera ematen dio logelari. Zure atsedenak lehentasuna du guretzat; hortaz, viscolatexezko koltxoiak oso erosoak dira.

Aulkiak, armairua, komoda eta ohe-mahaia logelatik erraz mugitzeko moduan daude jarrita.

“ALIOTA” logela

“Ene bihotza txoritxoei zabalik egon dadila beti, bizitzaren sekretuak baitira” (Edward Estlin Cummings)

“Aliota” logela beheko solairuan dago. 140 cm-ko ohe oso handi bat dauka. Lagun batentzako edukiera. Bainugela pribatua, dutxaduna, logela barruan dago.

Landetxeko sarreratik sar daiteke zuzenean. Logelako sabaia zuriz margotuta dago eta jatorrizko habeak, zurezkoak, agerian daude. Leihotik atzeko lorategia dago ikusgai. Tonu okrez eta beltzez apainduta dago eta kolore horiek izaera berezia ematen diote. Zure atsedenak lehentasuna du guretzat; hortaz, viscolatexezko koltxoia oso erosoa da.

Aukerakoa, bakarrik bidaiatzen duten eta pribatutasun eta lasaitasunaren bila ari diren horientzat edo enpresa-bidaiako egonaldientzat.

Aulkiak, esekitokia, komoda eta ohe-mahaia era badauzka.

“ENARA” logela

Itzultzean, ez ezazu nire etxea ahaztu, enara emigratzaile hori! (Kobayashi Issa)

“Enara” logela goiko solairuan dago. 90 cm-ko banako ohe bi eta 90 cm-ko ohe gehigarri bat dauzka. Bainugela pribatua, dutxaduna.

Oso logela atsegina, txapitula-erako sabaiduna, jatorrizko zurezko habeak agerian dituena. Leihotik baserriaren sarrerako lorategia ikusten da, eta, leiho horri esker, etxeko gelarik argitsuena da. Oheburukoak jatorrizkoak dira. Pagoaren zurezkoak dira eta zaharberritu egin dira. Zure atsedenak lehentasuna du guretzat; hortaz, viscolatexezko koltxoiak oso erosoak dira.

Aulkiak, armairua, komoda eta ohe-mahaia ere badauzka.

“KUKUA” logela

“Kukuaren kantaz, udaberria aitzina” (Esaera zaharra)

“Kukua” logela goiko solairuan dago. 90 cm-ko banako ohe bi dauzka. Bainugela osoa, dutxaduna, beste logela batekin partekatzen da, eta logelaren aurrean dago.

Oso logela atsegina da. Txapitula-erako sabaia du eta zuriz margotuta dago. Jatorrizko habeak agerian ditu. Baserriko atzeko lorategia ikusten da leihotik. Altzari guztiak zuriak dira eta ohe-sofa handia dago.

Zure atsedenak lehentasuna du guretzat; hortaz, viscolatexezko koltxoiak oso erosoak dira.

Aulkiak, armairua, lan-mahia eta ohe-mahaia ere badauzka.

“GABAI” logela

Horregatik nator eta banoa,
Hegaka noa eta ez noa, baina abesten dut:
txori furfuriatsua naiz,
ekaitz barekoa”. (Pablo Neruda)

“Gabai” logela goiko solairuan dago. 90 cm-ko banako ohe bi dauzka. Bainugela osoa, dutxaduna, beste logela batekin partekatzen da, eta logelaren aurrean dago.

Oso logela atsegina da. Txapitula-erako sabaia du eta zuriz margotuta dago. Jatorrizko habeak agerian ditu. Baserriko sarrerako lorategia ikusten da leihotik. Oso gela argitsua. Oheburuko ederren zura zaharberritu egin da eta horrek landa-izaera ematen dio logelari.

Zure atsedenak lehentasuna du guretzat; hortaz, viscolatexezko koltxoiak oso erosoak dira.

Aulkiak, armairua, komoda eta ohe-mahaia era badauzka.

KRISTALEZ ITXITAKO EGONGELA

“Irribarrea zure aurpegiaren leihoaren argia da, jendeari etxean zaudela esaten diona” 
(Egile ezezaguna)

Egongela, ostalari guztiek erabiltzekoa, gure Landetxeko altxorretako bat da. Kristalez itxita dago eta bistako harrizko horma baserriko jatorrizkoa da. Ilunsentiek liluratu egingo zaituzte!

Egongela apaintzean, gure asmoa giro lasaigarria sortzea izan da. Biltzeko toki bereiziak sor daitezke, eta mahaia zabalgarria da, lagun edo senideekin aise jan eta edateko. Aire girotua ere badu, tenperatura urte-sasoi guztietara moldatzeko.

Telebista, liburuak eta mahai-jokoak ere baditu.

Eta lan-kontuak direla eta bisitatzen bagaituzu, leku aproposa da zure ordenagailu eramangarria konektatzeko eta gaiak lasai kudea ditzazun, giro atsegingarri eta landatar batean.

SUKALDEA – SUKALONDOA

“Kozinatzea maitasun-zati jangarriak egitea da” (Egile ezezaguna)

Gure sukaldea ostalari guztiek erabil dezakete. Handia da eta guztiz hornituta dago (etxetresna elektrikoak eta ontziteria). Nahi duzuna prestatzeko aproposa: kafetxoa edo senide eta lagunekin oturuntza bapoa. Sukaldaritza gogoko baduzu, ez duzu zure sukaldearen falta sumatuko.

Sukalondoan buffet gosaria gozatuko duzu neguan edo janari lasterra, gainerako urte-sasoietan. Apainketa xume baina bereziak zoratu egingo zaitu!

TELEBISTADUN GELA / HAURRENTZAKO JOLASTOKIA

“Jolastu asko eta jolastu ongi, zure bizitza jolasaren baitan balego bezala. Zeren eta horren baitan baitago….” (Dean Koontz)

Eskaileretatik igo eta gela eroso hori topatuko dugu. Goiko solairuko lau logelen sarrerara begira dago. Bi arrainez markatutako ate zuria bainugela partekatuari dagokio.

Goian, umeentzako jolastokia dago, joko, koltxoneta, koloredun argi eta umeen neurrirako altzariez beteta. Primeran dabiltza! Jolastokia erabili ahal izateko, nagusi batek zaindu beharko ditu umeak. Segurtasun-neurriak ditu.

Balkoitik sarrerako lorategiaren eta mendiaren bista ederrak daude. Eta txorien txorrotxioez, zuhaitzen berdeaz eta ingurunearen edertasunaz gozatuko da.

ETXE ANIMALIAK, ONGI ETORRIAK

“Nire txakurra ez da nire maskota, nire familia baizik” (Egile ezezaguna)

Aberezaleak gara eta, jakina, zure etxe-animaliak ongi etorriak dira gure landetxean. Ostalarien arteko elkarbizitza atsegina izan dadin, portaerazko jarraibide batzuk prestatu ditugu . Etxe-animalien jabeek horiek sinatu beharko dituzte erregistratzean:

1. Zure etxe-animalia ezin izango da sukaldean edo sukalondoan sartu, ezta goiko solairuko egongelan ere (logeletan sartzeko ez bada behintzat). Kristalez itxitako egongelan sar daiteke, kanpoaldetik, baita kanpoko tokietan ere -terraza edo lorategia-, lotuta beti. Arriskutsuak izan daitezkeen txakurretako bat bada, muturrekoa eraman beharko du (galdetu erreserba egitean). Gerta liteke beste bezero batzuk txakurren beldur izatea edo txakurrek eragindako alergia izatea. Horrelakoetan, beste ostalari batzuk dauden bitartean, zure etxe-animalia ezin izango da kristalez itxitako egongelan egon. Berdegune asko dago, txakurra pozik egon dadin.

2. Zure etxe-animaliarekin egon beharko duzu beti landetxean; hortaz, ezin izango da logelan luze bakarrik geratu. Etxe-animalia bakarrik dagoen aldian, jabea izango da horren erantzulea, logelako elementuren batean kalterik egiten badu.

3. Higiene-arrazoiak direla eta, etxe-animalia ezin izango da ohera igo edo ohean lo egin, eta eskuoihalak ezin izango dira animalia lehortu edo garbitzeko erabili. Etxe-animalia txakurra bada, ezin izango da oihal xurgatzailerik edo eginkariak egiteko tokirik erabili. Landetxearen inguruan berdegune asko dago eta zure txakurrak hortik korrika egin ahal izango du eta hor egin ahal izango ditu eginkariak. Mesedez, bildu eginkariak poltsatxo batean eta bota hurbilen duzun zakarrontzira.

4. Etxe-animaliaren jabea da animaliak egiten duen edozein ekintzaren erantzule zibila. Animaliak “Txorierriko San Migel” landetxeko esparruaren barruan ala kanpoan pertsona bati kalterik egiten badio, eragindako kaltetik ondorioztatzen den edozein erantzukizunetatik % 100 salbuetsita egongo da landetxearen jabea.

5. Etxe-animaliaren jabeak arauak betetzen ez baditu, “Txorierriko San Migel” landetxeak alde egiteko eskatuko dio, eta hark aldez aurretik kontratatutako zerbitzuen % 100 ordaindu beharko du.

6. Etxe-animaliari ostatu emateko tasa, egun bakoitzeko 10,00 €-koa izango da (BEZa barne), egonaldiaren lehenengo 2 egunetarako. Hirugarren egunetik aurrera, 5,00 €-koa izango da egun bakoitzeko.

7. Logela bakoitzeko txakur bat bakarrik egon daiteke (salbuespenez, bi txakur, oso txikiak badira) Landetxe osoan 2 txakur bakarrik egon daitezke egun bakoitzeko.

Landetxearen sarreran edontziak daude.

Behar gehigarririk baduzu, mesedez, galde iezaguzu.