San Isidro Aretoa

“Naturaren alde ederra da tokirik politenetan gauza ezkutuak aurkitu eta berraurkitu ditzakegula” (Egile ezezaguna)

Instalazioak

San Migel baserriaren jatorrizko egitura errespetatuz, elkartzeko tokia sortu dugu. Leku horri “San Isidro” izena eman diogu, gure landetxearen kokalekuaren auzoaren izena delako. 89 m2-ko gela da, 40 lagun ingururentzako edukiera du (altzarien antolamenduaren arabera) eta aukerakoa da ekitaldi-mota guztientzat, esaterako:

  • Prestakuntza-gela
  • Hitzaldiak
  • Biltzarrak
  • Tailerrak eta ikastaroak
  • Lan-bilerak
  • Txostenak
  • Prentsaurrekoak
  • Familiarteko bilerak
  • Beste ekitaldi batzuk

Teknologia-mailan, ikus-entzunezko ekipamendu osoa eskaintzen dizugu. Sabaia hosgabetuta dago. Argiztapen graduagarria, proiekzio-pantaila, bideo-proiektagailua eta doako Wi-Fi konexioa, besteak beste.

Zerbitzu-altzari handia, hozkailua, tresneria eta eskuak garbitzeko konketa dituena. Ur hotz eta bero banagailua.

Lorategi pribaturako sarbidea ere badu, arnasa hartzera eta ingurune apartaz gozatzera irteteko. Aparkaleku pribatua doan, gelaren ondoan. Komuna, gelaren ondoan.

Deitu eta mintzatuko gara, inolako konpromisorik gabe! Zure beharretara moldatuko gara.

ZERBITZUAK

Kafe-etenaldia

Zure beharretara moldatzea gogoko dugunez, onena da elkarrekin mintzatzea eta aurrekontua bidaliko dizugu. Jakin dezazun, hau izango litzateke oinarrizko kafe-etenaldia:

  • Kafea eta esnea
  • Infusioak
  • 33 cl-ko botilatxo batzuk ur
  • Askotariko opilak edo txokolate edo gozokiren bat
  • Sandwich txikiak / pintxo gaziak

Prezioa lagun bakoitzeko: 7 euro (BEZa ez dago barne) Gutxienez, 5 lagun.
Kanpoko catering-zerbitzua kontratatzeko aukera ere eskaintzen dizugu.
Zure beharrak bestelakoak al dira? Horiek ezagutzeko irrikan gaude!

BILEREN AURREKO GOSARIA ENPRESENTZAT

Batzuetan, interesgarria da lanaldia gosari on batekin hastea, indarberritzeko eta harreman informalak izateko, buru-belarri lan egiten hasi aurretik.

Horregatik, aukera hori eskaintzen dizugu. Kristalez itxitako landetxeko egongelan zerbitzatuko da gosaria.
7:00etik 10:00etara zerbitzatzen da.
Aukera hauek dituzu:

  • Kafea edo infusioa eta esnea
  • Zuku naturala
  • Ura
  • Artisau-eran egindako marmelada
  • Ogi txigortuak, opilak edo bizkotxoak
  • Zerealak
  • Puska lehorrak eta gazta
  • Gurina edo oliba-olioa
  • Fruta freskoa

Eguraldia ona bada, gosaria terrazan zerbitzatzeko aukera dago.
Glutenarekiko jasanezintasunik edo elikaduragatiko alergiarik baduzu, mesedez, jakinaraz iezaguzu iristean. Ahaleginak egingo ditugu gosari gozoa izan dezazun!
Prezioa lagun bakoitzeko: 8,00 euro (BEZa barne)