Nor Garen

Gure Taldea

Laurine Martin eta Iñigo Ortega arduratzen dira da arreta emango dizun taldeko burua eta gogoz jardungo du etxean bezala senti zaitezen. Marta arduratuko da zu hartzeaz eta zure behar eta galdera guztiei erantzuteaz.

Gure etxea Derioko Santa Klara monasterioarena da. Ordena horrek laguntzeko espiritua Asisko San Frantziskok eta Santa Klarak bizi izan zuten moduan bizitzen du. Serorak taldeko kideak dira, arropak garbitzen laguntzen dute eta landetxea txukun-txukun uzten dute.

Monasterioari buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik esteka honetan: https://www.clarisasartebakarra.com/

“Talde-lana da jende arruntak emaitza apartak lortzeko sekretua”
(Ifeanyi Onuoha)

GURE INGURUNEA

“Txorierriko haranak izaera berezia du, bere idiosinkrasia, hamarkadetan zehar, Txorierri gaur egun dena izateko lan egin duten eta lan egiten jarraitzen duten eskuei esker landu dena. Tradizioa, kultura, enpresa eta teknologia, arazorik gabe eta era orekatuan bizi dira elkarrekin.” Deia, 2016/11/13

Txorierriko San Migel Landetxea Artebakarra Gainean dago, Derioko udalerrian, Uribe Kosta eskualdean, natura erdi-erdian.

Loiuko aireportutik 3,5 kilometrotara bakarrik gaude, baina gurera iristean, paisaia naturala aurkituko duzu, zuhaitzez inguratuta, eta goizero txorien txorrotxioa eta landa-ingurune baten berezko soinuak entzungo dituzu, hots, atseden hartzera, lasaitzera eta gogoeta egitera bultzatuko zaituztenak. Gure terrazatik edo kristalez itxita dagoen egongelatik ilunsenti ederrak ikusiko dituzu, mendiak aurrean izanda.

Landetxetik metro gutxitara Derioko Santa Klara monasterioa dago: eraikin zuri berezia, xarmaduna, kapera ederra duena; horretan, Klaratarrek ordu asko ematen dute lasai otoitz egiten eta kanta harmoniatsuak abesten. Harrituko zaituzte! Eta bakea aurkitzeko, otoitz egiteko eta Jaungoikoarekin elkartzeko toki baten bila bazabiltza, ez zaitu hotz utziko. Klaratarrak oso abegitsuak dira, eta tornura hurbil zaitezke horiek agurtzera, edo beren txokolate eta artisautza-dendara joan, gozoki gozoak erostera.

Leku aproposa da mendi-ibiliak egiteko, bizikletaz ibiltzeko, paseatzeko, edo beribilez Bizkaiko kostalde ederrera joateko, San Joan Gaztelugatxekoa edo Bakio, Plentzia edo Getxoko hondartzak ezagutzeko. Naturaz bete-betean gozatu nahi baduzu, Urdaibaiko Biosfera Erreserba bisitatu beharra duzu. Ez dizu huts egingo. Han Mundakako ezkerreko olatu famatua eta surflariak ikusteko aukera izango duzu, baita “Urdaibai Bird Center” bisitatzekoa ere. Mundakatik gertu Gernika dago, historia tragikoa duen herria, Bizkaiko Foruen sorlekua dena.

Eta plan hiritarrak gogokoago badituzu, Bilboko Hiribilduak era askotako kultura-jarduerak eskainiko dizkizu, bertoko sukaldaritza eta pintxo ospetsuak ahaztu gabe. Zazpi Kaleetan barrena ibiltzea, Guggenheim eta Arte Ederren Museoak bisitatzea, Nerbioi itsasadarraren ertzeetatik paseatzea edo merkataritza-aldeetan erosketak egitea esperientzia apartak dira.

Donejakue Bideko Iparraldeko Bidearen 6. etaparen amaieratik 4 kilometrotara gaude.