Txorierriko San Miguel landetxea

Euskal ondare eta historiaren ikur gisa, San Migel baserria Derioko Santa Klara monasterioaren ondoan dago, Txorierriko haranean (Asua bailara), hain zuzen, Bizkaiko Uribe Kosta eskualdearen barruan. Eraikina XVII. mendekoa da, eta 2018an guztiz zaharberritu zuen AU Arquitectos estudioak, elementu tradizionalen balioa nabarmenduz.

Bikain kokatuta dago, Loiuko aireportutik 3,5 kilometrotara eta Bilboko erdialdetik 12 kilometrotara, landa-ingurune naretsu batean. Hortaz, bertan hainbat jarduera egin daiteke aldi berean, hala nola, atseden hartzea, joan-etorri erromantikoak egitea, familiarekin gozatzea, esperientzia espiritualak izatea edo naturan jarduerak egitea. Halaber, aproposa da enpresen edo MICE ekitaldiak egiteko.

Gure ostalariei zerbitzu bikaina emateko bokazioa gehitzen badiogu horri, ziur gaude gure landetxean egonaldi ahaztezina izango duzula.